TECMANek amaitu du Bizkaian lehenengo Areto Lehorra izango denaren abiaraztea
Tecman-ek Euskal Herriko areto lehor nagusia Gasteizko CIC Energigunen mantentzen du aspalditik baina kasu honetan proiektua hasieratik kontrolatu du, diseinua, instalazioa eta mantenimendua. Erronka handia, zalantzarik gabe, erreferentziarik ez dagoelako, lekuaren arabera areto bakoitzaren baldintzak desberdinak direlako
Nola funtzionatzen du Areto Lehor batek
Areto Lehor bat ingurunetik erabat isolatuta egon behar duen gela bat da, klimatizazio sistema berezi bat erabiliz gelaren barruan oso espezifikoak diren inguru-baldintzak sortzea ahalbidetzen duena, barnean dauden pertsonen kopurua kontutan hartu gabe. Klimatizazio ekipoa horretarako bereziki diseinatuta egon behar du. Bizkaiaren kasuan, Tecman-eko ingenieritza taldeak diseinatu du sistema aretoaren neurrira.
Hezetasun erlatiboaren %0ko baldintzak lortzeko aretoaren barnean, bertatik igarotzen den prozesuko airea tratatu eta kontrolatu behar da. Hezetasunaren erronkaz gain, aire-kalitatea eta aretoko tenperatura ere bermatu behar dira. Horretarako, prozesuko airearen zati bat kanpotik jasotzen da iragazte lehenengo etapan, beste zatia aretoan berzirkulatzen da. Emaitzazko nahasketa osaera espezifiko bat duen ekipo errotore lehorgarri batetik pasako da. Lehen etapa honen ostean, ia batere hezetasunik ez duen airea lortzen da, baina tenperatura handia duena, 60º inguru, eta horregatik, termikoki tratatua izan behar du, urte osoaren zehar aretoko giro-tenperatura 21º inguruan mantentzeko. Azkenik, azken iragazte etapa eransten da eraginkortasun handiko HEPA iragazkiekin.
Azken etapa honetan, airea tratamendu ondorengo bateriatik eta eraginkortasun handiko HEPA iragazkietatik pasako da, kanpoko baldintzen arabera. Ekintza guzti hau aurrera eman ahal izateko beharrezkoa izango den kanpoko airea 72m3takoa da pertsoneko.
Aurrekaririk gabeko erronka
Klimatizazio sistema diseinatzea benetako erronka izan da Tecman-eko ingenieritza Sailarentzat, Europan oso erreferentzia gutxi daudelako. Gasteiz izango litzateke erreferentzia nagusia baina baldintzak desberdinak dira. Lanerako eduki duten tokiak ere erronka suposatu du. Sistemak ia 12 metroko luzera eta ia 3 metroko zabalera eta garaiera ditu. Zatika instalatu izan behar dute eta aretoaren barnean batu berriro. Denbora aldetik berriz, 9 hilabete iraun du lanak, ingenieritza lanak, hornitzaileen fabrikazioa, muntaia eta abiaraztea kontutan hartuta.
Tecman-ek badu lehenik ere areto bereziak klimatizatzen esperientzia, areto zuriak edo garbiak deitzen direnak, ebakuntza-gelak eta infekzioso-gelak. Adibidez, ebola birusaren krisialdian Osakidetzak abian jarri zuen infekziosoen-gela. Areto hau erreferentetzat jo zen estatu mailan, Tecmanengan erori zen gela oso baldintza espezifikoak jarraituz klimatizatzeko ardura.