TECMANek hozkailu-zirkuitoen garbiketarako merkatuan aitzindari den sistema eskuratu du.
Duela gutxi berenagatu du TECMANek Fri3Oil sistema,edozein hozkailu sistematik olioa, azidoa, ura eta gainentzeko hondakinen betiko ezabapena ahalbidetzen duena, instalazioko hozgarri berbera erabiliz eta kontsumiblerik erabili gabe eta sistemari inongo kalterik egin gabe. Fri3Oil System gainera errespetutsua da ingurumenarekin, gasak erreziklatzen dituelako, errausketa saihestuz. Beste aldetik, ekipoetako olioak deskontaminatzen ditu erreziklatzeko eta guztia, atmosferari hozgarri-isuririk egin gabe
Gaur egun, hozte-sistema eta aire-girotuaren industrian arazo handia dago, (POE)polioester olioen higroskopizidadea dela eta, HFCekin erabiltzen direlako. Olio hauek hezetasuna hartzen dute girotik eta bere barrenean konpresorea eta instalazioko beste zatitak erasotzen dituen azidoak sortzen ditu. TECMANek erantsi duen sistema berriak, tratatua den instalazio berberaren hozgarria erabiltzen du, kontsumiblerik erabili gabe eta sistemari kalterik sortu gabe. Gainera, edozein hozkailu sistematik olioa, azidoa, ura eta beste hondakinak erabat ezabatzea ahalbidetzen du, horrela gure enpresak eskaintzen dituen mantenimendu zerbitzuetan urrats kualitatibo handia izan da.
Gainera, sistema berria gas hozgarri guztiak “in situ” berreskuratzeko eta garbitzeko paregabea da, oso interesgarria den eramate-gaitasunarekin: adibidez, R-22a 115kg/orduko mugi dezakegu. Egoera honek olio minerala (MO) duten instalazioen birmoldaketarako perfektua izatea lortzen du, HFCekin POE olioa izatera pasatuz. Arrunki Retrofit deitzen zaiona.