ZERBITZUAK

Zerbitzu energetikoak

E

raikuntzako klimatizazioa eta ACSaren egoeraren arabera, TECMANek Eraikuntza berrien instalazioa diseinatzen du, Eraikuntza Berrietarako dagoen araudi berria kontutan hartuz. RITE, CTE, RD, 47/2007 (Eraikuntza berriko eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapena). Lehenagotik dauden eraikinetan, Kalifikazio Araudiaren zain daudenak eta eraginkortasun mugatua duten eraikinak hainbeste izanik, RITEaren arabera ikuskapen energetikoak egiten dira.

TECMANek zenbait aukera eskaintzen ditu hiri-inguruan kokatzen diren eraikinen eskaera energetikoa mugatzeko, baldintzatzaile hauek kontutan hartuz: erosotasun maila mantendu, eraiki berriko etxebizitzen krisialdi egoera, klimatizazioaren erabilera zabala, birgaitze merkatuaren areagotzea, ozono-geruza kaltetzen duten hozgarrien debekua, ekonomia jasangarri bateko ahalezko legea, aurrezte energetikoraro sustapen-neurriak, energiaren zalantzazko salneurria, eraginkortasun energetikoaren eta energia berriztagarrien lege proiektua.

Hobekuntza teknologikoak, errendimendu handiko galdaren erabilera bezalakoak, ia %40an errendimendua hobetzen duten bero-bonbak, mikrogenerazioa eta energia berriztagarrien erabilera TECMANen ezaugarriak dira, zerbitzu energetikoak hornitzen dituen enpresa den heinean eskaera energetikoaren eskaera murrizteko erronkarekin topatzen da, denentzat onuragarriak suertatuko diren baldintzatzaile desberdinak bateratuz.

TECMANek egiten dituen Zerbitzu Energetikoko kontratuak, lehiaketa moduan gobernuak proposatzen dituen eskala handiko proiektuetatik hasi eta eskala ertaineko edo txikietara iristen dira, ACSa ekipoak eraginkorragoak diren beste batzuengatik aldatuz adibidez. Jarduera hauetan, adibidez, beroa gasolio galdarak erabiliz hornitzen den instalazio batean eta hotza ura hozteko gailuekin, VRV sistema erabiltzera pasatzen da, beroaren berreskuratzearekin eta aurrezpena beroan %67ra iritsi daiteke eta %30a hotzean.

TECMANek egunetik egunera frogatzen du badagoela aurrezteko aukera, inbertsio handia eskatzen duena baina itzulera ere ziurtatzen duena.

TECMANeko helburu nagusia Kyoto eta Montrealeko protokoloen konplimendua da.

OCA 9001