-
Naturgas egoitza
Antzinako Bizkaiko Farmazeutikoen Elkargoko egoitza Bilbon Naturgas Energia enpresaren egoitza berria izateko egokitzapen lanen inguruan, Tecman SVAk birmoldaketan parte hartu zuen, klimatizazio instalazioen muntaia eta abiarazteaz, suteen aurkako babesaz, garajeko aireztapenaz eta gasaren harguneaz arduratuz.
Naturgasek egin zuen birmoldaketa honen helburua, Bilboko zentroan egoitza berria finkatzeaz gain, kontsumo baxuko eraikina edukitzea zen, irizpide jasangarriekin eta aprobetxamendu energetiko hoberenarekin, urteko C02eko 16 tonen isuria ekidingo duena, beste batzuen artean, egitura berria eta aurrekoaren tartean aire-ganbera bat ipini delako, erregulatzaile termikoa bezala funtzionatzen duena.
Eraginkortasun energetikoaren inguruan, Tecman-en ardura klimatizazio sistema bat instalatzean ardaztu da, erregulatzaile baten bidez eraikinean instalatuta dagoen sistema geotermikoarekin integratzen dena. Klimatizazioaren sistemak errendimendu altuko kondentsazio-galdara dauka (81, 1Kw), eta aldi berean, mikrogenerazioko unitate (11, 7Kw) batekin osatzen da, eraikinean beharrezkoa den bero produkzioa bermatzeko sistema geotermikoarekin batera. Beste aldetik, hotzaren produkzioa errendimendu altuko aire/ura hozteko gailu (242 Kw) batez egiten da. Unitate produzitzaile bakoitzarentzat beharrezkoak diren potentzia termikoen kalkulua gure bulego teknikoko ingeniari batek egin zuen CYPE programa erabiliz eta instalazioaren gainentzeko diseinua instalazio mota bakoitzari (RITE, REBT…) dagokion araudia betez egin zen.
- Bezero: EDP NATURGAS ENERGÍA
- Data:
- Kategoria: Instalazioak